233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Antzingo udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Antzingo Udalak, 2015eko irailaren 22an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Antzingo udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan. Hura 2015eko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 8an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aldaketa hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Antzinen, 2015eko azaroaren 13an.–Alkatea, Javier Dallo Díaz de Cerio.

TASEN ERANSKINA

2. epigrafea.–Ehorzketak:

Lurpean: 300 euro.

Horma-hilobia: 200 euro.

Kolunbarioa: 200 euro.

Iragarkiaren kodea: L1515496