233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1640/2015 EBAZPENA, urriaren 27koa, Osasuneko zuzendari nagusiak martxoaren 25an emaniko 550/2015 Ebazpena aldatzen duena. Haren bidez, Osasun Departamentuak 2015ean sustatuko dituen ikerketa proiektuak arautuko dituzten baldintzak ezarri ziren.

Osasuneko zuzendari nagusiak martxoaren 25ean emaniko 550/2015 Ebazpenaren bidez Osasun Departamentuak 2015. urtean sustatuko dituen ikerketa proiektuak arautuko dituzten baldintzak ezarri ziren. Ebazpen hori 2015eko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 17an.

Abuztuaren 28ko 132/2015 Foru Dekretuaren bidez, Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren.

Urriaren 14ko 42/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak aldatu ziren.

Aldaketak izan direnez gero Osasun Departamentuko egituran eta burutza eta zuzendaritza batzuen titulartasunetan, bidezkoa da lehenago aipatu den 55/2015 Ebazpenaren I. eranskineko (oinarri arautzaileak) 8. oinarria aldatzea, Baloraziorako Batzorde Teknikoa jasotzen duena, hura osatzen duten batzordekideak aldatzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasun Departamentuak 2015. urtean sustatuko dituen ikerketa proiektuak arautuko dituzten baldintzak ezartzeko Osasuneko zuzendari nagusiak martxoaren 25ean emandako 550/2015 Ebazpenaren I. eranskineko 8. oinarria aldatzea, Baloraziorako Batzorde Teknikoko kideen osaera aldatzeko.

Honako hauek izanen dira Baloraziorako Batzorde Teknikoko kideak:

–Francisco Javier Abad Vicente.

–M.ª Isabel Rodrigo Rincón.

–Aurelio Barricarte Gurrea.

–Koldo Cambra Contín.

–Javier Baquedano Arriazu.

–M.ª Rosario Luquin Piudo.

–Ignacio José Encío Martínez.

–Idoia Gaminde Inda.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko urriaren 27an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Luis Gabilondo Pujol.

Iragarkiaren kodea: F1514649