233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Akats zuzenketa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak irailaren 23an emandako 175/2015 Ebazpenarena. Horren bidez, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi zen araudiak nekazaritza arloan Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari ematen dizkion zenbait eskumen administratiboren erabilera.

Aipatu ebazpenaren izenburuan (2015eko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28an) akats bat dagoela ikusirik, behar den zuzenketa egiten da, aipatu ebazpenaren akats zuzenketaren bidez:

Tituluan honela zioen: “Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten dira araudiak nekazaritza arloan Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitzen dizkion zenbait eskumen administratibo”.

Honela behar du: “Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren, Abeltzaintza Zerbitzu zuzendariaren eta Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten da zenbait eskumen administratiboren erabilera”.

Iruñean, 2015eko urriaren 28an.–Idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiain.

Iragarkiaren kodea: F1514646