233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Pertsona ezezagunei dei egiteko ediktua. 182/2015 prozedura

Tafallan, 2015eko urriaren 29an. Amparo Esparza Irigoyen andrea, Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken gehiegizko hedadura dela-eta Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegi honetan bideratu den 182/2015 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hauxe da finkaren deskripzioa: Finka, Tafallako Túbal kalean dagoena. Erregistroan: 6.753. finka, 1.866. liburukia, 281. liburua, 196. orria; Tafallako 34. poligonoko katastroko 663. lurzatia da.

Eta zitazioa egiteko eta aipatutakoak legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Tafallan, 2015eko urriaren 29an.–Amparo Esparza Irigoyen andrea, Justizia Administrazioaren letradua.

Iragarkiaren kodea: J1514629