233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 550/2015 prozedura arrunta

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu ordezkoa.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 550/2015 prozesuan atzera egiteko dekretua eman da 2015eko urriaren 26an, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Riegos del Canal aldi baterako enpresa elkarteari, RC Construccionesi, Ingeniería y Gestión de Obras Sozietate Mugatuari, Canteras Aralar Sozietate Mugatuari, Alfanaves Sozietate Mugatuari eta MC Construcción Ingeniería y Gestión de Obras Sozietate Anonimoari, non diren jakiterik ez baitago, legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berrikusteko errekurtsoa jar daitekeela hiru egun balioduneko epean.

Iruñean, 2015eko urriaren 26an.–Justizia Administrazioaren letradu ordezkoa, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1514757