233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 549/2015

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzte orokorrengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 0000549/2015 prozesuan, atzera egiteko dekretua eman da 2015eko irailaren 16an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Canteras Aralar SLri, Alfanaves SLri, UTE Riegos del Canali, MC Construcciones Ingeniería y Gestión de Obras SAri eta RC Construcción Ingeniería y Gestión de Obras SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako, Errioxako eta Arabako Aldizkari Ofizialetan argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko urriaren 29an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1514669