233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 510/2015 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, M.ª Dolores Echeberria Martínez alderdi izanik, eta epaia eman dela 2015eko irailaren 21ean. Autoak eskuragai daude epaitegi honetan.

Eta María Dolores Echeberria Martínezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko urriaren 30ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Elena Daniel del Valle.

Iragarkiaren kodea: J1514838