233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

226/2015 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Virginia García Osés andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Ataleko buru izendatzen duena.

Urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren bidez uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituena. Haren 45. artikuluak ezartzen du zerbitzuetako, ataletako eta unitateetako buruak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla; dekretu horren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua sortu eta bere estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren 10. artikuluaren ondorioz, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 6. idatz-zatiari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Virginia García Osés andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau igortzea Osasun departamentuko zuzendari nagusiari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendariari, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko azaroaren 4an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª José Pérez Jarauta.

Iragarkiaren kodea: F1515349