233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 5098/2014 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, kalteengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Ez dago zertan deklaratu prozedura honen xedeko faltaren preskripzioa.

María Esperanza Idoate García absolbitzen dut prozedura honen xedeko egitateetatik. Kostuak ofizioz ordainduko dira. Epai hau ez da irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta Fiskaltzari, eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, nire epai honen bidez hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren ziurtapena jarduketei erantsiko zaie.

Eta Eduardo José Morente Gaitari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko urriaren 26an.–Justizia Administrazioaren letradua, Elena Echarri Hernández.

Iragarkiaren kodea: J1514670