233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 223/2015 epaia

Iruñean, 2015eko urriaren 28an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 642/2015 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Saltoki SAk sustatu du, Javier Araiz Rodríguez prokuradore jaunak ordezkatuta eta Alberto Cervera Corbaton legelari jaunak lagunduta, auzi-ihesean den Sara Saber Izi andrearen aurka, betebeharrak direla eta.

Epaitza: osorik baiesten dut Javier Araiz Rodríguez prokuradore jaunak autoetan Saltoki SA ordezkatuz jarri duen demanda, auzi-ihesean den Sara Saber Izi andrearen aurkakoa, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari mila seiehun eta berrogeita bat euro eta hirurogeita hamahiru zentimo (1.641,73 euro) ordaintzera, gehi legezko interesak, eta alderdi demandatua berariaz kondenatzen dut kostuak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtso arruntik aurkeztu zeren, hitzezko judizioan emandako epaia izanda, zenbatekoa ez baita 3.000 eurotik gorakoa (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455.1 artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeak egindako aldaketaren arabera).

Eta Sara Saber Izi non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2015eko urriaren 30ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Arantzazu Chocarro Ucar.

Iragarkiaren kodea: J1514723