233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 209/2015 prozedura

Iruñean, 2015eko azaroaren 6an.

María Asunción Hernández Jiménez andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko 209/2015 prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan autoa eta dekretua eman dira, eta interesdunak haien kopia eskura du bulego judizial honetan.

Eta Juan Miguel Jiménez Herrero jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2015eko azaroaren 6an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Asunción Hernández Jiménez.

Iragarkiaren kodea: J1515173