233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 408/2015 prozedura

Iruñean, 2015eko azaroaren 3an.

María Asunción Hernández Jiménez andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 408/2015 familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Luis Seijo López jauna epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Luis Seijo López jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko azaroaren 3an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Asunción Hernández Jiménez.

Iragarkiaren kodea: J1514853