233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 707/2015 prozedura

Iruñean, 2015eko urriaren 30ean.

M.ª Asunción Hernández Jiménez andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: neurriak aldatzearen gaineko adostu gabeko 707/2015 prozeduraren familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Antonio Heredia Santosa jauna epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Antonio Heredia Santosa jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko urriaren 30ean.–Justizia Administrazioaren letradua, M.ª Asunción Hernández Jiménez.

Iragarkiaren kodea: J1514820