233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 362/2015 hitzezko judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, Celia Palacio Ochoa andreak eskaturik, Juan Pujado Lamarca jaunaren aurka (Pamplona Servicio Técnico merkataritzako izena duena), betebeharrengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Baiesten dut Celia Palacio Ochoa andreak jarritako demanda, eta Juan Pujado Lamarca jauna (Pamplona Servicio Técnico merkataritzako izena duena), auzi-ihesean baita, kondenatzen dut demandatzaileari 700 euro ordaintzera, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, demandatuari konpresorea emanda edo haren esku jarrita. Halaber, kostuak demandatuak ordaindu behar ditu.

Ezin da errekurtsorik jarri.

Eta Juan Pujado Lamarca jaunari (Pamplona Servicio Técnico merkataritzako izena duena), jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko urriaren 30ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1514716