233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Izarbeibarko Mankomunitatearen ordenantza baten proposamena: 5.000 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzkoa. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2015eko azaroaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Izarbeibarko Mankomunitatean 5.000 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Izarbeibarko Mankomunitatean 5.000 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko ordenantzaren proposamena behin betikoz onetsiko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garesen, 2015eko azaroaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Sabina Garcia Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1515276