233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

4. aldaketa 2015eko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Azkoiengo, Faltzesko, Martzillako eta Funesko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2015eko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen 4. aldaketa hasiera batean onestea 2015eko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Azkoienen, 2015eko azaroaren 11n.–Burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L1515330