233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2016ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak, 2015eko urriaren 20an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Batzarrak haiek ebazteko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Urrotz-Hirian, 2015eko azaroaren 10ean.–Udalburua, Pedro María Martínez Juango.

Iragarkiaren kodea: L1515301