233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2015eko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Atarrabiako Errondoa kaleko 4ko etxean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziaren espedientea. Hura Ramón Polo Calvok sustatu du, IFZ 33424787-Z baitu, etxe horretako jabeen komunitatearen izenean.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Atarrabian, 2015eko urriaren 26an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1514591