233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Alkatetzaren eskuordetzeak

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko alkate Alfonso Etxeberria Goñik ekainaren 30eko 1000/2015 Ebazpena eman duela, zenbait arlotako jarduna udalkide batzuen eskuetan uzteko, zerrenda honen arabera:

–Helena Arruabarrena Polite: langileak, Administrazioaren modernizazioa eta herritarren babesa.

Amaia Etxarte Iturralde: Herritarren partaidetza, gardentasuna eta kontzejuak. Euskara. Osasuna.

–Mikel Etxarte Azkárate: Ingurumena eta lorezaintza.

–Fátima Puñal Senosiáin: 0-3 urtekoen haur eskolak, liburutegia eta ludoteka.

Aurreko eskuordetzetan sartzen da bai zerbitzuak zuzentzeko ahalmena bai haien kudeaketa orokorra, hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bidez ebaztekoa barne.

Argitara ematen da Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikulua bete beharrez, aipatu ebazpenak bere dataren biharamunetik aitzina indarra izanen badu ere.

Sarrigurenen, 2015eko uztailaren 15ean.–Lehen alkateordea, jarduneko alkatea, Helena Arruabarrena.

Iragarkiaren kodea: L1515413