233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

1. sektoreko A2, A5 eta A7 unitateen xehetasun azterlana, Elkano-Ibiriku-Egues aldeko 1. banaketa eremuan. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2015eko azaroaren 9an egin bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea 1. sektoreko A2, A5 eta A7 unitateen xehetasun azterlanean, Elkano-Ibiriku-Egues aldeko 1. banaketa eremuan.

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta, nahi izanez gero, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, horretarako hogei eguneko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Sarrigurenen, 2015eko azaroaren 9an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1515350