233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Erantzukizuneko aitorpena eta aurretiazko komunikazioa behar duten jarduketak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2015eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki duela hasiera batean onestea Erantzukizuneko aitorpena eta aurretiazko komunikazioa behar duten jarduketak arautzen dituen ordenantza.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta interesdun guztiek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzaten. Horretarako, hogeita hamar egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe hori iragaten bada inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Sarrigurenen, 2015eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1515288