233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Urrozko Udalak, 2015eko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Urrozen, 2015eko azaroaren 12an.–Alkatea, Iñaki Juanena Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L1515421