233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Urrozko Udalak, 2015eko azaroaren 5eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen tasak eta prezio publikoak aldatzea ordenantza hauetan:

–Ordenantza, Ur horniduraren tasak arautzen dituena.

–Ordenantza, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza fiskaletan egindako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Urrozen, 2015eko azaroaren 11n.–Alkatea, Iñaki Juanena Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L1515419