233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Aldaketa Udal Planean, Eraikuntzaren gaineko ordenantzen 69, 72, 73 eta 80. artikuluei dagokienez. Hasierako onespena

Urrozko Udalak, 2015eko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko determinazio xehakatuen aldaketa puntuala, Joseba Babaze Zabaletak sustatua, Eraikuntzaren gaineko ordenantzen 69, 72, 73 eta 80. artikuluei eragiten diena.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legeak aldatutako abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritako tramitazioa betez.

Urrozen, 2015eko azaroaren 10ean.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1515280