233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

256/2015 FORU DEKRETUA, azaroaren 11koa, Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari buruzko martxoaren 6ko 2/2006 Foru Legearen 3. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatuko dira Kontseiluko kideak.

Horretarako, aldez aurretik, hala Nafarroako Gobernuak nola Kontseilu horretan ordezkaritza duten gainerako entitateek beren ordezkariak izendatu behar dituzte, foru lege horren 2. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Izapide hori beteta, bidezkoa da izendapenak egitea.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko azaroaren 11ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Ondoko hauek izendatzea Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kide, lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren taldeak ordezkatzeko:

a) Nafarroako Foru Komunitateari dagokion lehenengo taldea ordezkatuz, Nafarroako Gobernuak 2015eko azaroaren 11ko Erabakiaren bidez beharrezko izendapena egin ondoren:

–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria.

–Aurrekontuaren zuzendari nagusia.

–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.

–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia.

–Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusia.

b) Lehenengo taldearen barrenean dagoen Toki Administrazioa ordezkatuz:

Titularra:

–Pablo Azcona Molinet jauna.

Ordezkoa:

–Raquel Garbayo Berdonces andrea.

c) Bigarren taldea ordezkatuz (erakunde sindikalak):

Titularrak:

–Javier Lecumberri Urabayen jauna, María Simón Muro andrea eta Jesús Santos Pérez jauna, UGTren aldetik.

–Raúl Villar Pérez jauna eta Daniel Hernández Etxarren jauna, CCOOren aldetik.

–Iñaki Zabaleta Aramendia jauna, ELAren aldetik.

–Rafael Izquierdo Sánchez jauna, LABen aldetik.

Ordezkoak:

–Marisol Vicente Yoldi andrea eta Maite Pérez Huarte andrea, UGTren aldetik.

–David Escobosa Jiménez jauna eta Pilar Arriaga García andrea, CCOOren aldetik.

–Igor Arroyo Leatxe jauna, LABen aldetik.

–Iván Giménez Gil jauna, ELAren aldetik.

d) Hirugarren taldea ordezkatuz (enpresaburuen erakundeak):

Titularrak:

–Roberto Elizalde Montoya jauna, Carlos Fernández Valdivielso jauna, Francisco José Flores Pérez jauna, Francisco López de Alda Arrese jauna, Javier Martinena Bergasa jauna, José Antonio Sarría Terrón jauna eta Javier Troyas Bermejo jauna, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren aldetik.

Ordezkoak:

–Javier Asirón Irurzun jauna, Berta Anaut Benito andrea, Miguel Cabodevilla Eraso jauna, José Ignacio Calleja Lafuente jauna, Rafael Irigoyen Miquelarena jauna, Juan Las Navas Lacalle jauna eta Juan Antonio Olangua Ramos jauna.

e) Laugarren taldea ordezkatuz (ekonomia soziala, kontsumitzaile eta erabiltzaileak, nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorea, ekologistak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa):

Titularrak:

–José María Martínez Díaz jauna, Unión de Cooperativas Agroalimentarias de Navarraren aldetik.

–Ignacio Ugalde Barbería jauna, Lan Enpresen Nafarroako Elkartearen aldetik.

–María Victoria González Toda andrea, Santa María la Real Etxekoandreen, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartearen aldetik.

–Félix Bariain Zaratiegui jauna, Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarraren aldetik.

–Joseba Echarte Azkarate jauna, Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunaren aldetik.

–Antonio Munilla García, Gurelur elkarte ekologistaren aldetik.

–Pedro Pascual Arzoz jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aldetik.

Ordezkoak:

–Ángel María Rodríguez San Martín jauna, Unión de Cooperativas Agrarias de Navarraren aldetik.

–Antonio Martínez de Bujanda Esténoz jauna, Lan Enpresen Nafarroako Elkartearen aldetik.

–Manuel Arizcun Biurrun jauna, Irache kontsumitzaileen elkartearen aldetik.

–Fermín Irigarai Gil jauna, Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunaren aldetik.

–José Luis Goñi Sein jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aldetik.

f) Bosgarren taldea ordezkatuz (REAS-Navarrak izendatuak):

–Carlos Rey Bacaicoa jauna.

–Valero Casasnovas Oliva jauna.

2. Foru dekretu hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2015eko azaroaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1515394