230. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Akats zuzenketa, haur hezkuntzako 2. zikloko liburuetarako edo material didaktikorako diru-laguntzen oinarrietan

Akatsa atzeman baita ikastetxeetako haur hezkuntzako 2. zikloko liburuetarako eta/edo material didaktikorako diru-laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emateko deialdiaren oinarri iraunkorren aldaketari buruzko argitalpenaren testuan, Osoko Bilkurak 2015eko irailaren 28an onetsi eta 2015eko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urriaren 29an, hona hemen zuzenketa:

Eranskinean honela dioen tokian: Nahitaezko agiriak:

Betebeharrekoak:

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako bete behar dira, eta ezinbestekoak izanen dira laguntza hauek lortzeko:

–Tuteran egiazko bizilekua izatea eta bertan erroldaturik egotea gutxienez ere 6 hilabete aitzin (adingabea eta aita edo ama edo adingabekoaren tutorea, adingabearekin bizi badira), eta laguntza bildu bitartean.

Honela behar du: Eranskina: Nahitaezko agiriak:

Betebeharrekoak:

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako bete behar dira, eta ezinbestekoak izanen dira laguntza hauek lortzeko:

–Tuteran egiazko bizilekua izatea eta bertan erroldaturik egotea (adingabea eta aita edo ama edo adingabekoaren tutorea, adingabearekin bizi badira), laguntza bildu bitartean.

Tuteran, 2015eko azaroaren 6an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1515170