229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 932/2015 prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 932/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Peggy Sue Pamplona SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Idazkari judizialaren aurrean adiskidetze-ekitaldia eta, bidezko bada, epaile magistratuaren aurrean adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egiteko egunak eta lekuak finkatu dira (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). 2015eko azaroaren 24an eginen da adiskidetze-ekitaldia, 12:10ean, epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, bidezko bada, 2015eko azaroaren 24an, 12:15ean, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko azaroaren 3an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1515068