229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 337/2015 prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 337/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Esoa Reformas SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Zitazioa egiten zaio adiskidetze-ekitaldira ager dadin idazkari judizialaren aurrean eta, beharrezkoa bada, judiziora epailea magistratuaren aurrean (ekitaldi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). 2015eko abenduaren 21ean eginen da adiskidetze-ekitaldia, 11:00etan, epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, bidezko bada, 2015eko abenduaren 21ean, 11:05ean, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, 101. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko urriaren 29an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1514720