229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 577/2015 prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 577/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Aranguren-Ruiz Moysi, Jokin Aranguren Echeverriari eta Francisco Ruiz Valerori zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da, eta erabakitzen dut haiei zitazioa egitea adiskidetze-ekitaldira ager daitezen Justizia Administrazioaren letraduaren aurrean eta, beharrezkoa bada, judiziora (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). 2015eko abenduaren 23an eginen da adiskidetze-ekitaldia, 12:00etan, epaitegi honetako Justizia Administrazioaren letraduaren bulegoan, eta, bidezko bada, 2015eko abenduaren 23an, 12:05ean, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, 101. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko urriaren 29an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1514718