229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

Udal mugapearen balorazio txostenaren proiektua

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.36.4 artikuluan xedatua aplikatuz, 2015eko irailaren 21eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz, Aguilar Kodesko udalerriko balorazio txostenaren proiektua hogei egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aguilar Kodesen, 2015eko azaroaren 2an.–Alkatea, Carlos Díaz de Cerio Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1515018