229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 478/2015 prozedura arrunta

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 478/2015 D atala prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Peggi Sue Pamplona SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da 2015eko abenduaren 16ko 11:50ean ager dadin 104. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kalea, 4-1. solairua). Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko azaroaren 4an.–Justizia Administrazioaren letradua, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1515015