229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA

1534-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa,
Nafarroan kanabis-erabiltzaileen kolektiboak arautzen dituen abenduaren 2ko 24/2014 Foru Legearen aurka

Konstituzio Auzitegiak, aurtengo urriaren 7ko Osoko Bilkuran, 1534-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoan emandako autoaren bidez, erabaki du Nafarroan kanabis-erabiltzaileen kolektiboak arautu zituen abenduaren 2ko 24/2014 Foru Legearen indarraldia eteteko erabakia mantentzea, erabaki hori hartu baitzen aipatutako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa onartu zenean. Auzia Estatuaren abokatuak sustatu zuen, Gobernuko lehendakaria ordezkatuz (2015eko 92. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 17an).

Madrilen, 2015eko urriaren 7an.–Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Herminia Palencia Guerra.

Iragarkiaren kodea: J1514463