229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03331 NL/sr espedientea
Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Francisco José Oyarzabal Irigoyen.

I.F.Z. zenbakia: 15740687 Q.

Helbidea: Mauricio Berekoetxea etor., 7, 1.a eskuina, 31700 Elizondo-Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Laugarren Erreka iturburua.

Eskatutako emaria: 0,004 l/s-koa.

Tokia: Azpilkuetako Amezti alderdia.

Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Erabilera: txakurrentzako etxola bat hornitzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura hartzeko kutxeta bat erabiliko da, 2 metro kubikoko edukiera duen biltegi bati lotua, eta hortik 150 metroko luzera duen beste hodi bat aterako da etxola bateraino, bertan 10 zakurri edaten emateko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2015eko azaroaren 5ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1514929