229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-O-1354

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Uraren Zerbitzuak ondoko datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nafarroako Gobernua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Uraren Zerbitzua.

Xedea: Dos Reinos aintzirako eta Aragoi ibaiko BILen arteko igarobide ekologikoa hobetzeko proiektua.

Ibilgua: Aragoi ibaia.

Udalerria: Zarrakaztelu (Nafarroa).

Eskatutako lanen xedea hau da: hormigoizko horma bat eraistea eta harri-lubetak eta gabioiak eraikitzea Arvejar zubiaren inguruan, Encisako errekan, El Espartal errekan eta La Portillada errekan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko urriaren 27an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1515048