229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-S-763

Talleres Erkuden SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Talleres Erkuden SA.

Xedea: ibilgailu astunen tailer bateko hondakin uren isurketarako baimena.

Ibilgua: Errekaldeko erreka.

Isurketa eginen den udal mugapea: Altsasu (Nafarroa).

Isurketan bi jatorri dituzten hondakin urak biltzen dira, langileen ur sanitarioak eta euri urak, sarrerako eta aparkalekuetako azaleretatik heldu direnak. Arazketa sistemak dituzte, lehenbizikoen kasuan erabateko oxidaziorako biltontzi biologikoa, eta bigarrenak tratatzeko hidrokarburoak bereizteko sistema erabiliko da. Gehieneko bolumenak, urtean, hauek dira, hurrenez hurren: 450 eta 7.500 m³.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko urriaren 21ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1514615