229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-S-106

Fuel Iberia SLUk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Fuel Iberia SLU.

Xedea: ibilgailu astunentzako eta partikularrei banatzeko gasolio horniketarako zentro bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Errekaldeko erreka.

Isurketa eginen den udal mugapea: Altsasu (Nafarroa).

Isurketan lau jatorri duten hondakin urak bilduko dira: taberna-jatetxeko etxeko hondakin urak, langileen komunetatik heldu direnak eta euri-urak, ipar eta hegoaldeko eremuetatik eta aparkalekuetatik heldu direnak, eta hornidura partikularreko instalaziokoak. Lehenbizikoen kasuan, arazketa sistema erabateko oxidaziorako biltontzi biologikoa da, eta gainerakoentzat, berriz, hidrokarburoak bereizteko sistema. Gehieneko bolumenak, urtean, hauek dira, hurrenez hurren: 5300, 18688, 2920 eta 700 m³.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko irailaren 24an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1514251