229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-S-582

Inurrieta SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Inurrieta SL.

Xedea: ardandegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal mugapea: Faltzes (Nafarroa), 15. poligonoko 249. lurzatia.

Isurketak, gehienez ere, 1.500 m³-ko bolumena izanen du urtean; lurrean iragaziz aterako da, hezegune batean, 6.000 m³-ko putzu fakultatibo batean arazteko sistematik pasarazi ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko urriaren 9an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1514217