229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2016ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2015eko azaroaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Garesen, 2015eko azaroaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Sabina Garcia Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1515258