229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean
Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2015eko azaroaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean egindako aldaketa behin betiko onetsita egonen da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garesen, 2015eko azaroaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Sabina Garcia Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1515257