229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 1/2015 aldaketa. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2015eko irailaren 21ean, erabaki hau hartu du:

Hasiera batean onesten da aurrekontuko 1/2015 aldaketa, kreditu gehikuntza bati buruzkoa:

Gastuetan aldatu beharreko kontu-sailak.

Kreditu gehikuntza aurrekontuko 1.442.2200401 “Informazio kanpainak” kontu-sailean: 10.200 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarrera berriak aurrekontuko 1.47002 “Nafarroako Kutxa fundazioaren diru-laguntza” kontu-sailean: 10.200 euro.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Zangozan, 2015eko urriaren 26an.–Mankomunitateko burua, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L1515061