229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta bilkura-sariak

Mankomunitatearen Batzorde iraunkorrak, ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluaren edukia, ondotik ematen den xedapen zatia duen erabakia hartu zuen 2015eko urriaren 27an egin bilkuran:

“Honako diru sari hauek jartzea:

Kargua dedikazio partzialean edo esklusiboan betetzen ez duten zinegotziei, Mankomunitateko kide anitzeko organoen bileretara joateagatik: 50 euro bilkura bakoitzeko.

Mankomunitateko buruari, lanaldiaren heren bateko dedikazio partziala baitu, hilabetean 700 euroko ordainsari garbia”.

Azkoienen, 2015eko azaroaren 2an.–Mankomunitateko burua, Carlos de Miguel Altimasveres.

Iragarkiaren kodea: L1515022