229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

01/2015 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 01/2015 aldaketa: kreditu berezia.

Gastu goititua:

1. kapitulua. Karguen ordain-sariak. 111.10001 kontu-saila: Buruaren ordain-sariak: 7.000,00 euro.

Finantzaketa:

1. kapitulua: Hautetsien dietak. 111.23001 kontu-saila: 7.000,00 euro.

Corellan, 2015eko azaroaren 4an.–Mankomunitateko burua, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1515020