229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE-PITILLASKO LANGILEEN MANKOMUNITATEA

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Beireko eta Pitillasko Udalen zerbitzuko langileak edukitzeko Mankomunitateko Batzarrak, 2015eko azaroaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz, 2016ko aurrekontua eta haren betearazpen oinarriak jendaurrean egonen dira, 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta oholean argitara eman ondoan, espedientea azter dadin eta bidezko juzgatzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Pitillasen, 2015eko azaroaren 4an.–Mankomunitateko burua, Francisco Arrazubi Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1515027