229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketaren espedientea
Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2015eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketaren espedientea.

Delako espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsita egonen da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2015eko azaroaren 4an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1515040