229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

10. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2015eko irailaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen, erregelamenduzko quoruma zuela, Udalaren 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 10/2015 espedientea. Kreditu gehikuntza bat da.

Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2015eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 15ean; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.

Hamabortz egun balioduneko epea iraganik inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.

10/2015 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

Kreditu gehikuntzaren espedientea.

1. Gastuak goititzea.

0.0110.9 Maileguen amortizazioa, Rural Kutxa, 162.100 euro.

Guztira, 162.100 euro.

Espedientearen finantzabidea.

2. Gastuak goititzea.

0.8 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, 162.100 euro.

Guztira, 162.100 euro.

Administrazio egintza honek administrazio bidea bukatzen du, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Bidezko jotzen den bertze edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2015eko azaroaren 4an.–Alkatea, Arturo Goldaracena.

Iragarkiaren kodea: L1515011