229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

579E/2015 EBAZPENA, urriaren 14koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, biomasa erregai gisa erabiltzen duten instalazio termikoetan inbertsioak egiten dituzten toki entitateentzako diru-laguntzaren onuradun baten ukoari dagokion diru kopurua askatzen duena.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 204E/2015 Ebazpenaren bidez, biomasa erregai gisa erabiltzen duten instalazio termikoetan inbertsioak egiten dituzten toki entitateentzako diru-laguntzen deialdia ebatzi zen; guztira, 235.373,52 euro eman ziren.

Gero, onuradun batek uko egin zion diru-laguntzari; hortaz, bidezko da hitzartutako diru kopurua, 7.560 euro alegia, askatu eta erabilgarri uztea “Bulkada toki entitateetako energia berriztagarriei. Nafarroako EGEF 2007-2013 Programa Eragilea. Enplegu mahaia” izeneko 180002 18330 7609 425200 kontu-sailean.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 7.560 euro askatzea biomasa erregai gisa erabiltzen duten instalazio termikoetan inbertsioak egiten dituzten toki entitateentzako diru-laguntzaren deialditik, eta kopuru hori erabilgarri uztea “Bulkada toki entitateetako energia berriztagarriei. Nafarroako EGEF 2007-2013 Programa Eragilea. Enplegu mahaia” izeneko 180002 18330 7609 425200 kontu-sailean.

2. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio bideari, eta haren aurka administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1514476