229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Eskumenen eskuordetza

Azkoiengo Udalak, 2015eko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren 279/2015 Ebazpena, haren bidez ezartzen baitira Azkoiengo Udalaren “Río eta Bajada Escuelas kaleen zoladura” izeneko inbertsioaren aurrekontua eta behin-behineko ekarpen ekonomiko gehienekoa, 2009-2012 aldiko Toki Inbertsioen Planaren kontura dena.

Kontuan hartuz obrak bere baitan dituela kale horietako hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza eta eskumen hori Mairagako Mankomunitateari dagokiola, 2009tik aitzina, Azkoiengo Udala urte horretan sartu baitzen hartan.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 13. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 47.2 artikuluan xedatuarekin bat, proposatu da kontratazio espedientearen administrazio kudeaketarako eskumena lagatzea, kontratua esleitu bitartean, toki entitate bakoitzak bere esku izanen dituela exekuzioa, ordainketa eta kontratuaren ondoko gorabeherak.

Hori guztia, aldeko 11 botorekin (UPEI eta UPN udal taldeak) eta kontrako 2 botorekin (PSOE udal taldea). Horrek kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa egiten du.

ERABAKI DA:

1. Mairagako Mankomunitatearen esku uztea Azkoiengo Río eta Bajada Escuelas kaleak zolatzeko obren kontratazioaren espedientearen kudeaketa administratiboa; 2009-2012 aldiko Toki Inbertsioen Planean daude sartuta obra horiek.

Eskuordetzak esku ematen du kontratazioaren espediente administratiboa tramitatzeko harik eta obren kontratua esleitzeko egintza egin arte, eta ondoko aldiak Azkoiengo Udalari dagozkio.

2. Alkateari baimena ematea Mairagako Mankomunitatearekiko lankidetza hitzarmena sina dezan, non eskuordetzaren baldintzak ezarriko baitira, eta erabaki hau betearazteko behar den beste edozein agiri presta dezan.

3. Erabaki hau Mairagako Mankomunitateari jakinaraztea.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 13.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Azkoienen, 2015eko azaroaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1515052