229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Kontratudun langileei familia laguntza emateko erabakia

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko urriaren 20ko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

“Nafarroako Administrazio Epaitegiak emandako 1849 Ebazpenaren arira, haren bitartez baietsi baitira Juan Carlos Laboreo Viela jaunak “Afapna Sindicato”ren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako 15-00941 eta 15-00942 gora jotzeko errekurtso metatuak, honako hauen aurka ezarriak hurrenez hurren: Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak 2015eko martxoaren 11n emandako ebazpenaren aurka, zeinaren bitartez administrazio kontratudun langileei eta aldi baterako lan-kontratudunei familia laguntzaren ordainketa, atzeraeragina duela, ukatzen baitzitzaien, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko urtarrilaren 19an hartutako erabakiaren aurka, zeinaren bitartez udal funtzionarioen lan baldintzei buruzko erabakia aldatzen baitzen,

Erabaki da jakintzat hartzea eta hura betearazteko,

1. Aldatzea indarrean den Funtzionarioei buruzko erabakiaren 4. artikuluaren idazketa, 2010eko urtarrilaren 19ko aldaketaren ondorioz emana, 2010eko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, otsailaren 22an, hurrengo lerroalde hau ezabatuz:

“Beste aldetik, 68/2009 Foru Dekretuak indarra hartu aurretik izenpetu ziren administrazio-kontratuek, bukatu arte, bertan ezarritako aurreikuspenei eutsiko diete eta konpentsazio osagarri xurgagarria jasoko dute antzinatasun eta familia laguntza kontzeptuetarako.”

2. Lan-kontratudun langileen hitzarmeneko 13.14 artikulua aldatzea eta idazketa honekin uztea:

“13.14. Funtzionarioendako ezarritako familia laguntza ematea lan-kontratudun finkoei, ez finko mugagabekoei eta aldi baterakoei”.

3. Aldaketa hauen berri ematea funtzionarioen eta lan-kontratudunen ordezkariei.

4. Argitara ematea eta erregistratzea, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginaren 84.3 artikuluan eta Langileen Estatutuaren 89. artikuluan ezarritakoari jarraituz.”

Iruñean, 2015eko urriaren 20an.–Zinegotzia eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Martín Abaurrea San Juan.

Iragarkiaren kodea: L1514575