229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Lur-ondasunen gaineko 2015eko kontribuzioa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da lur-ondasunen gaineko 2015eko kontribuzioaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2015eko azaroaren 4tik abenduaren 31ra bitartekoa izanen dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 012 Info-localera deituz edo www.olazti.com atariaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2015eko azaroaren 20an kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Olaztin, 2015eko azaroaren 4an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1514934