229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2015eko bigarren seihilekoaren zergak

Interesdun guztiei oroitarazi nahi zaie hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko 2015eko bigarren seihilekoaren kontribuzioa kobratzeko borondatezko epea azaroaren 1ean hasi eta azaroaren 30ean bukatuko dela.

Ordainagiriek %5eko errekargua izanen dute 2015eko abenduaren 1etik 30era bitarte, biak barne.

Egun horretatik aitzina, inolako gaztigurik eman gabe, zorrak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, behar diren errekarguak egin ondoan.

Helbideratutako ordainagiriak 2015eko azaroaren 30ean kobratuko dira.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan egin beharko da; hartarako, Udalak postaz igorriko duen ordainagiria eraman beharko da. Hura jaso ez bada, gure bulegoetara etor daitezke, Noaingo Foruen plazako 3an, kopia biltzera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2015eko urriaren 20an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1514574